XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Pe Kutxazain automatikoa erabiltzeko jarraibideetan oinarrituz, zenbait eragiketa egin ahal izateko pausuak zehaztu.

Kutxazainaren funtzionamendua:

1. Hartu zure txartela eta sartu makinaren ezkerraldean dagoen zirrikitutik tope egin arte.

Tope egiten duenean, utzi, makinak irentsiko du eta.

Arretaz begiratu banda magnetikoari, sartu baino lehen, honek behera begira egon behar du eta.

2. Atetxoa zabalduko da eta eskuinaldean botoi borobil batzuk ikusiko dituzu.

Botoi bakoitzak zenbaki bat dauka.

Zuk, ondo dakizu zeure kode pertsonala, beraz, teklea ezazu zure kodea zenbakiz zenbaki.

Horretarako, sakatu botoi hauek banan banan.

3. Zeure kode pertsonala markatu eta gero, begira ezkerraldera.

Hor, beste tekla batzuk ikusiko dituzu.

Tekla bakoitzak zifra desberdin bat dauka.

Teklea ezazu nahi duzun zenbatekoa.

Gogora ezazu muga 50.000 pezeta dela.

4. Pantailan agertuko da zuk markatu duzun zenbatekoa.

Ados bazaude, sakatu "JARRAITU" tekla.

5. Makina, eragiketa egiten hasiko da.

Zuk itxaron egin behar duzu.

Lehenengo zure txartela itzuliko dizu, har ezazu.

Gero, dirua, ezkerraldean dagoen zirrikitutik eta, azkenean, agiria agertuko zaizu.

Hartu eta gainbegiratu.

6. Ez badizu dirurik ematen, agian pausoren bat txarto bete duzu.

Beraz, saiatu berriro.

7. Kutxazainean beste eragiketa batzuk ere egin ditzakezu:

- Hizkuntza-aldaketa.

- Saldoaren kontsulta.

- Dirua sartu.

- Dirua transferitu.

- Azken hilean egin dituzun eragiketen agiria eskatu.

Hizkuntz aktibitatearen helburua lortu eta neurtzeko erabilera posible bat:

- Pausuak zehaztu irudiak aurrean izango dituztelarik, edota pausuak eta irudiak lotu.